HABIA HUTSAREN SINDROMEA
Habia hutsa, seme-alaben emantzipazioak oinarritzen da eta zenbait esaldi oso nabarmenak bihurtzen dira etapa hontan esaterako; “etxea hutsik dago”, “isiltasun handia dago”, edo ohikoena, “zerbait falta da”. Familia hasierako talde-unitatera itzultzen da eta seme-alaba guztien eboluzioaren erakusgarri argia da, heldutasunera iritsi dira eta, hots, autonomia lortu dute. Dena den seme-alabek automia lortzeak edo emantzipazioa ez du esan nahi gurasotasuna bukatu denik.(Lopez,2018)
Zenbait fakotore ditugu:(Lopez,2018)
- Seme-alabengan jarritako itxaropenak
- Habia hustu aurretik, guraso rolaren nagusitasuna
- Seme-alaben falta partzialetan ikasitakoaren historiala
- Habia hustu aurreko gizarte harremanak
- Bikotearen eta bikotekide bakoitzaren aisiako jarduerak eta interesak.
Habia hutsaren oinarrizko ondorioak, denborak orain luzeagoa ematen dutela dirudi, sobran dagoela ere esan liteke. Jarduera berririk topatu ezin dira eta ezer ez egiteak sentimentu txarrak ekar ditzake: ezdeus sentitzea, depresioa, antsietatea edo jarrera manipulatzaileak, semealabak etxera itzul daitezen lortzeko. Bikotea, hasieran bakarrik egon ondoren, semealabaz inguratuta bizi izan da urte askotan zehar eta orain berriro dago bakarrik, hasieran bezala, baina zaharrago. Seme-alabak hazi bitartean, senar-emazteek bikote-espazioa zaintzeko ahaleginik egin ez badute, bakartasunera itzultzea ez da gozoa izango, ia-ia arrotzak izango dira.(Lopez,2018)
Etapa honi aurre egiteko, adierazi hitzez eta konpartitu isildu gabe eta itxurak egin gabe egoera berriko min, bakardade eta beldur sentimenduak. Bereizi gertatzen ari zaigun hori aldi berean etor daitezkeen beste sintoma batzuetatik: menopausia, jubilazioa, hiltzeko beldurra… Indartu bikotekidearekiko harremanak, mimoak emanez, hitz eginez eta bientzako pozgarri izango diren maitasun eta sexu harreman oparoz. Ekin berriro lehengo zaletasunei eta, gogoa izanez gero, hobby berrietan hasi. Berrantolatu denbora eta elkartu lagunekin irteeretan, bidaietan eta dibertimenduetan eta azkenik, Onartu amaitu den garaiaren eta hasten dagoenaren alde onak. Fantasiak, ilusioak, barreak eta umore onak izan behar ditugu lagun osorik ez badago ere oraindik zutik eta bizirik dirauen habia horretan.(Lopez,2018)
Kortometraje honeta, Yichan zaurituta dagoen txori bat aurkitzen du eta bere etxera sartu ondore egunetan zehar zaindu, sendatu eta elikatzen du. Guztiz sendatuta dagoenean kanpora bueltatu nahi du hegan egitera eta bere bizitza segitzera, baina Yinchan ez du joate nahi eta ate guztiak ixten ditu. Bere maisua esaten dio joaten utsi behar duela, pertsonak bezala momentu batean joan eta hegan egin behar dutela eta berak esaten dio bizita osoan zehar zaindu nahi duela eta kanpora ateratzen bada berriz ere zaurituko dela. Azkenean maisua libre uzteko konbentzitzen du eta Yinchan tristura handiarekin libre uzten du. Yinchan esaten dio beti egongo dela bere zain behar izan ez gero eta egon ez harren beti zainduko duela.
Azkenean esperientzia hau seme-alaben antzekoa da, gurasoek ez dute haien seme-alabek etxetik joatea eta bizitza osoan zehar zaindu nahi dute ezer txarrik ez pasatzeko. Baina gure bizitzaren momentu batean guztiok hegan egin behar dugu eta bakardadean esperientziak bizi. Dena den gurasoek beti egongo dira gure alboan izan ez gero laguntza eskaintzeko prest eta haien etxean ez bizi arren beti gure alboan egongo dira.
Comentarios
Publicar un comentario