BIKOTEAK
Orokorrean helduaro goiztiarrean izugarrizko aldaketak izaten dira harreman estuetan, eta horiek inondik ere gertatzen dira jendeak adiskidetasunean , maitasunean edo sexualitatean oinarritutako loturak ezarri, birnegoziatu edo finkatzen dituen neurrian. (Lopez,2018)
Bikotearen oinarriak atxikimendua eta intimitatezko erlazioa dira. Atxikimendua, prozesu luzea da. Eragina du subjektuak egiten dituen pertsona arteko harreman guztien kantitatean eta kalitatean. Intimitatezko erlazioa, gaztaroan ezartzen da, eta elkarrekiko atxikimendua du ezaugarri nagusia eta horretarako, ezinbestekoak dira konpromisoak eta sakrifizioak.(Lopez,2018)
Bikote harremaneko oinarrizko osagaiak, konpromisoa, intimitatea, pasioa, altruismoa, adiskidetasuna, maitasun erromantikoa eta afektuzko maitasuna dira. (Lopez,2018)
Erlazioaren estadioa bost fase ditu:(Lopez,2018)
- Hasierako erakargarritasuna: Kidetzaren beharra nabarmentzen da.
- Erlazioa sortzea: Bat etortzea erakargarritasun fisikoan eta gaitasunetan oinarritzen da.
- Erlazioaren jarraipena: Doitasuna, hots, erakarpenaren oreka.
- Narriadura: Doitasunik ez dagoela konturatzea.
- Erlazioaren amaiera: Bukatu ala ez bukatu aukertatu behar da.
Bikotekideen arteko erlazio asko, momentu sinestezinaz beterik daude baina beste asko ere guztiz kontrakoak dira. Erlazio bakoitza desberdina da eta azkenean, bikotea osatzen dutenek finkatzen dute erlazio mota.
Gure bizitzan zehar erlazio desberdinak izango ditugu eta honek adina eta zure bikotekidearen araberakoa izango da. Gainera, egoera bakoitza desberdina izango da ere.
Erlazio guztietan, amodioa egon daiteke, baina bete egongo da nabarmentzen den bat edo egonkorra izango dena.
Honako hauek dira erlazio mota nabargarrienak:
Bikote dramatikoa
Denbora gutxi pasatzen dute bata bestearekin eta gorabehera asko dituzte. Erlazio guztien artetik, honako hau nabarmenena da.
Ikerketen arabera, bederatzi hilabeteen ondoren, bikotekideen arteko haustura gertatzea ohizkoa da. Bata bestearengandik sortuta menpekotasunaz ez dira kontziente izaten eta mota honetako erlazioak ezin dute denbora askotan zehar iraun.
Egoera honi ihes egiteko ahaleginak etengabeko gatazkak erakartzen dituzte eta hurrengo gatazkaren zain egoten dira erlazioaren mamia bihurtzen da eta.
Drama gabeko erlazio gehienak bikotekideak, zoriontzuagoak eta pasio beteriko erlazioa gertatzea eragiten du.
Bikote gataskatsua
Bikote hauek etengabe borrokan daude baina honek ez du esan nahi laster amaitzen dutela haien erlazioa.
Erlazio honek, erlazio erotikoa bezala ezagutzen da, intentsitate sexuala, sufrimendua, intentsitatea, pasioa eta extasisagatik. Dena den higadura eta mina ekartzen du.
Arazo gorena, arazo hauetaz ez zarenean konturatzen dator, behin eta berriz egoera berdina errrepikatutako dutelako.
Askotan erlazio hauek, tratu txarren hasiera izan daiteke.
Sozialki nahastutako bikotea
Bikote hau, estabilitate eta satisfazio gehiena ematen duena da. Sare sozialetaz influentziatuta daude, dena den bata bestearengandik interesa erakusten dute eta haien buruekin konprometitua daude.
Sare sozialak, bikoteen gorabeheren errudun nagusia da kasu askotan, gatazka gehiago izaten dute eta honen erruz.
Honek erantzun negatiboak ekarri ditzake, desleialtasunak eragiten dituelako eta gero apurketak edo dibortzioak.
Denda den beste kasu batzuetan sare sozialetan argazkiak publikatzea gehienetan asetasun handi batera eramaten dute erlazioa eta sare sozialei esker urruneko erlazioak mantendu daitezke.
Haien arteko erlaziora bideratutako bikotea
Bikote hauek kasu askotan ezkontzen direnak dira. Denbora asko bata bestearekin pasatzen dute eta haien erlazioaren aspektu politak gogoratzen dute, oso lanpetuta egon arren eta bata bestearentzat denbora libre izan arren.
Bikote honek, zure bizitzan agertzen diren gorabeherak gainditzen laguntzen zaitu eta lasaitzen zaituena da.
Erlazio hauetako batzuk ez dira egokienak, baina beti landu daitezke eta arreta arreta jarri behar da eta amaiera ezarri eragindako mina oso handia bihurtzen doanean.
Comentarios
Publicar un comentario