DIBORTZIOA
Dibortzioetan eragina duten faktore nagusiak, ezkontideen adina, diru-sarrerak eta guraso bananduen edo dibortziatuen semea/alaba izatea dira. (Lopez,2018)
Hiru fase bereizten dira prozesu honetan: (Lopez,2018)
- Dibortzio aurrekoak: Arrazoiak aurkitzean datza eta emaitzak, porrota, errua, areriotasuna, norbere buruari errua botatzea dira.
- Benetako banaketa: Bertan kontuan artu behar dira; harreman emozionalak, lege eta ekonomia kontuak, partekatutako ardurak, bikote harremana beste pertsona/erakunde batzuekin eta bakoitzaren autonomia beharra. Guzti hauek estres iturriak izan daitezke.
- Dibortzio ondokoak: Egokitze aldia gertatzen da bertan, hau da, norberarenganako, bikotekidearenganako eta banaketari aurre egiteari buruzko sentimenduak. Arazo praktikoak ere azaleratzen dira bertan esaterako; umeak zaintzea, fakturak ordaintzea, gizarte harreman berriak egitea, laguntza berriak lortzea eta banaketaren garrantzi psikologikoa norbere buruarekin adostea.
"Nulidades, separaciones y divorcios del INE"-ko azken estadistikaren arabehera, 2016an Espainian, 101.294 dibortzio egon ziren eta adinaren arabera 44 eta 47 urteen artekoa izan ziren. Apurketen arabera %0.3 igo egin zen dibortzioa 2015an. %28,3 kasuetan, umeak izan ez gero, kustodia partekatua ezarri egin zen.
Estatu batuetan, “coach de divorcios” existitzen da eta honen helburua etorkizuneko dibortziatuak orientatzean datza haien banaketa traumatikoa ez izateko. Aholkularitza psikologikoan datza, legala, ekonomikoa eta logistikoa. 2016-tik, antzeko zerbitzu bat aurkitu dezakegu Espainian, “Celextina” web orriari esker.
Ospe handia duen zerbitzua, haurren “decoupling”-a da. Umeekin lan egiten da eta hezkuntza mailaren jarraipena egiten zaie bita psikologikoa ere, haien gurasoen banaketaren errudun, triste eta aserre sentitu daitezke baita abandonuaren beldur izan ahal dira.
Ezin dugu inoiz ahaztu umeek ere sufritzen dutela eta korapilo handi honen baitan ikusten dutela haien burua zer gertatzen dagoen pentsatuz eta erantzunen bila.
Hona hemen ume baten gutuna, bere gurasoei idatzi zien dibortzioa zela eta.
https://alud.deusto.es/pluginfile.php/32023/mod_resource/content/1/8._ETAPAS_EDAD_ADULTA_Y_VEJEZ_-_HELDUAROA_ETA_ZAHARTZAROA/BANANTZEA2013.pdf
Comentarios
Publicar un comentario