KAUSA-EFEKTUA


Kausalitatea, pentsamenduaren itzulgarritasuna da, hotsa, kausetatik ondorioetara eta ondorioetatik kausetara iristeko gaitasuna da.

Pentsaera sinbolikoaren hasieran, egoera analizatzen hasiko da baina ezin izango du irtenbide bat aurkitu. Intuiziozko pentsaeran, apurka-apurka prozesu naturala ulertzen du, baina ez da gai amaierako helburua lortzeko lehendabiziko prozeusua asmatzeko eta azkenik pentsaera logikoan,    pista guztiak erabiltzen ditu prozesua ulertzeko eta plan bat osatzeko.


12 asteekin bakarrik kausa-efektua ulertzen hasten dira, negar eginez gauzak pastzen direla konturatzen da eta erantzunaren zain behin eta berriro metodo berdina erabiltzen dute, erantzuna laster eukiko dutela jakinez.
12-18hilabeteen hartean, kausalitatea gero eta objektiboagoa da. Haurra konturatzen da badela berengandik eta bere ekintzetatik kanpo kausa-sistema bat.
15 hilabeteekin uretan fisikaren legeak  ulertzen hasiko dira, hots, grabitatea ezagutzen dute baina uretan gauzak desberdin jokatzen dute. Zerbait hutsik usten bada, fondora inpultsatu behar da eta horrelaxe ura eta aire modu desberdinetanjokatzen dutela ulertzen du. Behin ulertuta haurra jakingo du, objektua urez bete nahia baduela uraren fonfora inpultsatu beharko duela hau gertatzeko.
Beste adibide oso ona, zerbait heldu nahi duenean gertatzen dena da. Kausa-efektuak aztertzen ditu bere nahia lortzeko, plan bat burutu egiten du eta praktikara eramten du pauso guztiak betez bere helburua lortzeko.
18-24 hilabeteekin, irudikatzeko gaitasunaren ondorioak kausalitatearen ulermenean ere nabari dira: efekturen bat ikusiz gero, umeak efektu horren arrazoia ondorioztatzen du eta, gainera, gai da kausa jakin batek ondorio jakin bat ekarriko duela aurreikusteko.
19 hilabeteekin, kausa-efektuaren kontsientzia gehiago izango du. Objektuen zeregina behin eta berriro egiten dute haien funtzioa guztiz menderatu arte. Gauza desberdinak, funtzio desberdinak dituztenez, behaketaren bitartez eta memoriari ezker jakingo du nola erabili.



Hona hemen kaus-efektuaren adibide bat:

Bideo honetan ikusi dezakegu nola Gaspar hasiera batean ipintzen duen pilotan materialaren azken partean bazekielako pilotak edalontziak botako zituela. Baina ez zuen identifikatu hasieratik zien zen hasierako puntua, horrexegatik pertsona handi batek ariketa egiten du bera ikus dezan jokuaren tematika eta funtzionamendua. Hori egin ondoren, Gasapar kapaza izan zen ariketa egiteko arazorik gabe, jakinez zein zen hasierako puntua eta barrera bat zuela pilotaren bidea oztopatzen zuena.


Lopez (2012) Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. (orr.45,46,64) Bilbao, Deustuko Unibertsitateko Argitalpenak.

El pensador, "El mundo en pañales" seriaren laugarren kapitulua.

https://youtu.be/cYiDr6kAEKU









Comentarios

Entradas populares de este blog

JAIOBERRIAREN ERREFLEXUAK

JUBILAZIOA

NERABEEN EGOZENTRISMOA