KONTSERBAZIOA
Honen zergatia, kualitatea eta kantitatea nahasteagatik eta itxura aldaketek funtza aldatzen ez dutela ez ulertzea dira.
Aldaketaren arabera, haurra, kontserbazioaz konturatzen da eta beste batzuetan ez. Umea kontserbazioa berenganatu duela erakutsiko du, kopurua berdina dela argudiatzeko hiru arrazoi mota hauek erabiltzen baditu:
- Berdintasuna: Kopuru berdina dago eta ez da ezer aldatu. Normalean 6-7 urtekin.
- Konpentsazioa: Aldagai bat beste batekin konpentsatzen da. Adb: Janaria plater txikiago batera pasatuta, janari kopuru berdina dago.
- Itzulgarritasuna: Umeak esaten du aldaketan atzera egin daitekeela eta jatorrizko produktura itzul daitekeela.
Piageten ustez, kontserbazioaren nozioen garapenak hiru etapa ditu:
- Lehen etapa: Haurrak ez dira kontserbazioaz jabetzeko batere gai.
- Bigarren etapa: Batzuetan kontserbazioaz konturatzen dira eta beste batzuetan ez, aldaketen arabera.
- Hirugarren etapa: Haurrak zalantzarik gabe baieztatzen dute ez dagoela kantitate aldaketarik.
Zazpi kontserbazio mota desberdin ditugu:
- Kopuruaren kontserbazioa: 6-7 urteekin komuna da. Bertan Gauzen kopurua berdina izango da, modu desberdinean jarrira egon arren.
- Masaren kontserbazioa: 6-8 urteekin komuna da. Kantitatea berdina izango da, nahiz eta itxura desberdina eduki.
- Luzeraren kontserbazioa: 7-8 urteekin komuna da. Gauzak lekuz aldatzeak ez du haien luzera alduko.
- Likidoaren kontserbazioa: 7-8 urteekin komuna da. Nahiz eta ontziaren itxura aldatu, likidoaren bolumena ez da aldatzen.
- Azaleraren kontserbazioa: 8-9 urteekin komuna da. Agerian dagoen azal-zatia berdina da, nahiz eta azala estaltzen duten objektuak lekuz aldatu
- Pisuaren kontserbazioa: 9-10 urteekin komuna da. Pisua berdina izango da, nahiz eta bolumena aldatu.
- Bolumenaren kontserbazioa: 10-15 urteekin komuna da. Bolumen berdina duten bi esponja-zati bi kordeletik zintzilik jarriko ditugu. Esponjak-zatia uretan sartzen baditugu, esponjaren bolumena berdina bada (pisua eta masa desberdina izan arren) uraren maila berdin igoko da. Bolumena berdina ez bada, uraren maila ez da berdin igoko.
Lehenengoan neskatoari 5 gozoki fila batean eta beste bost gozoki beste fila batean jartzen dizkiot bata bestearen azpian. Lehendabizi bi ilaretan kopuru berdina dagoen galdetzen diot eta bere erantzuna baietz izaten da. Hori erantzun ondoren goiko filaren gozokien artean tarte bat usten dut bata bestetik bananduz. Ondoren berriz ere aurreko galdera berdina egiten diot eta bere erantzuna ezetz izaten da, goiko ilaran gozoki gehiago daudela. Baina gero beste aukera bat eman ondoren eta berriz ere distantzian berdinean jarri ostean eta pixka bat azaldu ondorenerantzun zuzena emtaeko gai izaten da.
Esan daiteke honen arabera neska azken finean ondo egin duela ariketa, gozokien kopurua berdina delako, modu desberdinean jarrita egon arren. Beraz esan daiteke Piageten arabera bigarren etan egongo liratekeela, hots,batzuetan ez da kontserbazioaz jabetzeko gai eta beste batzuetan, aldiz, bai.
Bigaren kasu honetan, bi plastina bola egin ditugu plastilina kopuru berdinarekin. Umearen esku bakoitzean bola bat jarri diot eta bietateik ze plastilina bola pisatzen duen gehiago galdetzen diot. Bere erantzuna biek berdin pizatzen dutela da. Geroxeago plastilina bietatik bat hartu dut eta zatitan banandu dut. Ondoren berriz ere umearen eskuetan jarrtzen dut eta aurrekoan bezala galdera berdina panteatzen diot. Bere erantzuna biek pisatzen ditela berdin izaten da.
Esan daiteke beraz, mutil honek ariketa ondo egin duela, pisua berdina izango da,
nahiz eta bolumena
aldatu. Piagete etapen arabera, hirugarrenean aurkitzen da kasu honetan, hots, zalantzarik gabe baieztatu duelako ez dagoela pisu aldaketarik
Lopez (2012) Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. (orr.65,66) Bilbao, Deustuko Unibertsitateko Argitalpenak.
Comentarios
Publicar un comentario