BIKOTEAK
Orokorrean helduaro goiztiarrean izugarrizko aldaketak izaten dira harreman estuetan, eta horiek inondik ere gertatzen dira jendeak adiskidetasunean , maitasunean edo sexualitatean oinarritutako loturak ezarri, birnegoziatu edo finkatzen dituen neurrian. (Lopez,2018) Bikotearen oinarriak atxikimendua eta intimitatezko erlazioa dira. Atxikimendua, prozesu luzea da. Eragina du subjektuak egiten dituen pertsona arteko harreman guztien kantitatean eta kalitatean. Intimitatezko erlazioa, gaztaroan ezartzen da, eta elkarrekiko atxikimendua du ezaugarri nagusia eta horretarako, ezinbestekoak dira konpromisoak eta sakrifizioak.(Lopez,2018) Bikote harremaneko oinarrizko osagaiak, konpromisoa, intimitatea, pasioa, altruismoa, adiskidetasuna, maitasun erromantikoa eta afektuzko maitasuna dira. (Lopez,2018) Erlazioaren estadioa bost fase ditu:(Lopez,2018) Hasierako erakargarritasuna: Kidetzaren beharra nabarmentzen da. Erlazioa sortzea: Bat etortzea erakargarritasun fisikoan et...