GRAFISMOA ETA MARRAZKIEN ESANAHIAK

Grafismoa irudikatzeko eta komunikatzako modua da, materialak menperatuz.
Grafismoa, norberaren burua, besteena eta irnguruko objektuan ezagutzean datza. Kideekin, helduekin eta inguruekin harremanak izatea grafismoen barruan ere sartzen da. Hauen artean penstamenduen, sentimenduen eta emozioen adierazpena eta komunikazioa daude baita mugitzeko, sentitzeko eta hautemateko gaitasunak garatzea ere. Azkenik, errespetu, onarpen, baliospen eta interes jarrerak hartzea ere funtzio hauen barruan sartzen da. 

Grafismoak faktorebatzuk ere baditu:

  • Afektiboa
  • Intelektuala
  • Motorrak
  • Pertzepzioak
  • Gizartekoak
  • Irudimenezkoak
  • Estetikoak

Lau aldi nagusi bereizten ditugu:

  • Zirrimarraketa: 2-4 urteen bitartean gertatzen da eta hiru zatitan bananduta dago, hau da, desordenatua, kontrolatua eta ezenduna.
  • Eskema aurrekoa: 4-7 urteen artean gertatzen da. Zirriborroak ordenatuz doa eta irudikapen zehatzagoetarantz jotzen du. Giza-irudua lehenengo sinboloa da.
  • Eskematikoa: 7-9 urteen bitartean gertatzen da. Alde batetik objektu xehetasun guztiekin irudikatzen ditu, oinarri-lerro batzuk ditu eta oinarrizko lerro argia ere. Beste aldetik, giroa ageri da, giza irudi osoa agertzen doa, estereotiparik ez da agertzen eta hirugarren dimentsiorik ez da agertzen oraindik.
  • Errealismoa: 9-11 urteen artean gertaten da. Ezaugarri nagusia, errealitatearen irudikapen zehatza da, xehetasunak zaintzea eta hirugarren dimentzioan margoztea. 11-13 urtetik aurrera, marrazketaren bilakabidea amaitutzat jokatzen da.
Umeen marrazkiak haien mundura ate bat irekitzen digute
"Marrazkia lehendabiziko aurrerapen bat bezala bikaina da. Ume bati ezin diogu haien bizitza kontatzea eskatu, horrexegatik zeharkako metodoak erabiltzen ditugu eta haien arten marrazkia dago. Umeek gauza lasaigarritzat hartzen dute eta izaera, sentimenduak eta eguneroko bizitzan gertatzen zaizkion gauzak adierazi dezakete hitzik gabe." Adierazten du Sergi Banús LLort, haur psikologoa.

Etapa honetan oso garrantzitsua da ezugarri konkretu batzuei arreta jartzea, esaterako: arkatza hartzeko modua, aktibitatea guztoko duen edo ez, espazioa, trazoa, erabiltzen dituen koloreak...

Diagnostiko on bat egiteko, marrazkiaren ibilbideari arreta jarri behar zaio eta aldaketa nabarmena egon behar da." azaltzen du Maria Luisa Ferrerós psikologoa, "Abrazame, mamá" liburuaren egilea. Liburuan bertan azaltzen duen arabera, umearen figurak murrizten badira egunetik egunera depresio baten aurrean egon zezakeela gerta liteke.

Umea bere familia margozten duenean, lehendabizi hurbiltasun gehiago duen pertsonaren marraazkia egiten du, handiagoa egingo du eta irribarre handi batekin apainduko du. "Figura bateratuak, hurbiltasuna eta harmonia familiarra adierazten du. Bananduta badaude, urruntasun afektibo bat adierazten du. Familiako kide batengandik baztertuta sentitzen bada, urrunago margoztuko du eta inguru ezegonkor bat sentitzen badu edo mina eragiten diona, bere burua ez margoztea erabakitzen du." 




Zuhaitza umeenn artean marrazki oso komuna da. Zuhaitza bere burua bezala islatzen du eta emborraren itxura, loditasuna, kolorea edo tamaina, ematen dizkigu pistak ikusteko ze nolako pertzepzioa duen bere buruaz. "Ume bamerakoia embor txikia egingo luke, kanporakoia aldiz, handia eta agresiboa dena pintxoz beterik. Sustraiak familiarekin konektatzen dutenak dira. Sustrairik ez badago, zuhaitza ezegonkorra izango zen, agian umea familiaren aldetik komunikazio falta sentitzen dua". Azaltzen du Llanús.
Ferrerósen liburuan azaltzen den arabera, emborra oso handia bada, arauak desafiatzeko joera du eta agintea zalantzan jartzen du. Positiboak direnak, emborra baino handiagoa den kopa bat egiten dute, kolorez beteta, animaliekin, fruituekin... Zuhaitza gero eta tipikoa izanten bada gero eta sozializatuta egongo da umea.


Imagen relacionada


Sergi Banús-en arabera, ikusi izan duen arabera, barruko hutsa sentitzen duten umeek emborraren erdian zulo bat margozten dute, dena den zulo bat margoztea ez da beti arrazoi horrengatik izaten, parketik paseatzen zegoela ikusi al zezakeelako.





Margoztutako etxea, kanpoko munduari egiten dio erreferentzia. Ateak eta lehioak itxita badaude, pertsona itxia dela esan nahi du, irekita badaude, bere izaera soziala adierazten dago eta mundu guztia sartzea usten du.


 


Marrazkia rekuadratzen duen umea lurraren bitartzez, zuhaitzak alboetara margoztuz eta bere burua aita-amaren alboan margozten, babestuta sentitzearen beharra adierazten dago, esaten du Ferrerós.


Emozio asko adierzi dezakete umeek paperaren bitartez, haien artean: 
  • Agresibitatea, desobedientzia: Hortz nabariak, beso luzeak eta esku itxiak, hatzamarren ordez atzaparrak....
  • Antsietatea, beldurra: Bere burua tarte itxi batean margoztu dezake (kotxea, etxea..) aterpe bate bezala, aurpegiak esprezio gutxirekin.... Pertsona bati beldurra badio beso laburrak edo besorik gabe morgiztuko du... 
  • Motibazioa ikasterako orduan eta eskolan: Marrazki orekatua, paperaren parte handia okupatzen du, ezugarri askorekin, aurpegi alaiak, begi handiak...
  • Egozentrismoa: Buru oso handiak egiten ditu eta familiaren marrazki bat izan ez gero edo pertsona askorena, umea lehendabizi bere burua margozten du eta besteengandik nabarmentzen da.
  • Autoestima: Positiboa izan ez gero, espazio egokiak erabiltzen ditu, pertsonak handiak dira, besoak eta eskuak irekiak dira... Arazo sozialak izan ez gero, besoak gorputzean itsatzita margozten ditu, espresio triste eta neutrarekin. Arazoa aurrera eramateko orduan nola egingo duen arabera bere burua handiagoa edo txikiagoa margoztuko du.
(El mundo, 2012) http://www.elmundo.es/elmundo/2012/10/01/noticias/1349082031.html

Lopez (2012) Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. (orr.77,78,79) Bilbao, Deustuko Unibertsitateko Argitalpenak.

Comentarios

Entradas populares de este blog

JAIOBERRIAREN ERREFLEXUAK

JUBILAZIOA

NERABEEN EGOZENTRISMOA